Albisteak

Uztailaren 20tik 22ra

Biarritz En Été jaialdiak Belakoren eta Parquet Courtsen zuzenekoak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Polo & Pan, Daniel Avery, Vladimir Cauchemar, Petit Fantôme eta TH da Freak ere gehitu dituzte egitaraura azken egunotan. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

  • Belako

    Belako

Biarritzek musika jaialdi berri bat hartuko du uda honetan: Biarritz en Éte!. Uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dute festibala Lapurdiko kostako aipatu udalerrian. Guztira, berrogei talde inguru arituko dira, hainbat agertokitan banatuta.

Nazioarteko zein Euskal Herriko artistak igoko dira oholtzara egun horietan, denbora luzez geratzeko asmoarekin jaio baita jaialdia.

Ildo horretan, duela aste batzuk iragarri zuten Biarritzen uztailean arituko diren zenbait talderen izenak: Phoenix, Etienne Daho, Cigarettes after sex, Juliette Armanet, Lomepal, The Black Madonna, L'Impêratrice, Angéle, Agar Agar, Caballero & JeanJass, Yellow Days, Malick Djoudi eta Kepa.

Horiek, ostera, ez dira emanaldi bakarrak izango. Azken egunotan jakin dugu Polo & Pan, Daniel Avery, Parquet Courts, Vladimir Cauchemar, Petit Fantôme, Belako eta TH da Freak ere gonbidatu dituztela estreinako edizio honetara.

Kontzertuak Cité de l'Oceanen egingo dituzte, itsas pasealekuan eraiki duten museo berrian.

Uztailak 20

Juliette Armanet

The Black Madonna

Daniel Avery

L'Impératrice

Parquet Courts

Caballero & JeanJass

Belako

Uztailak 21

Phoenix

Polo & Pan

Angèle

Vladimir Cauchemar

Petit Fantôme

Th da Freak

Uztailak 22

Etienne Daho

Cigarettes After Sex

Lomepal

Agar Agar

Yellow Days

Malik Djoudi