Albisteak

Apirilaren 19an, zineman

Hirugarren aukera, Gatibu Lekeition ikusteko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apirilaren 19an, 20an eta 21ean arituko da Gatibu Lekeition. Lehenengo egunerako sarrerak salgai daude jada. Gainerako bi egunetarako ez da txartelik geratzen.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Apirilaren 21ean Lekeition arituko dela jakinarazi zuen Gatibuk duela egun gutxi. Iragarpena egin eta hiru ordura, agortuta zeuden Ikusgarri zineman eskainiko duten emanaldirako sarrera guztiak.

Arrakastaz jabetuta, bigarren data bat itxi zuten, jarraitzaile denek kontzertura joateko aukera izan zezaten. Hala, apirilaren 20an ere Bizkaiko kostaldeko aipatu udalerrian izango da talde gernikarra Aske bizi, aske maitte diskoko kantuak aurkezten.

Badirudi, lekeitiarrak irrikaz daudela Alex Sardui eta taldekideak oholtza gainean ikusteko. Izan ere, bigarren zuzeneko horretarako sarrerak ere salgai jarri eta batera agortu ziren. Hori ikusita, hirugarren aukera izango dute lekeitiarrek Gatiburen musikaz gozatzeko: apirilaren 19an Lekeition joko dute. Sarrerak 10:00etan jarri dituzte salgai.