Albisteak
Kontzertuak
Izarok Andoain eta Gasteiz gehitu dizkio udaberriko birari
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Gainera, besteak beste, Hernani, Errenteria, Lekeitio, Tolosa, Basauri eta Arrasate bisitatuko ditu martxoa eta ekaina bitartean abeslari mallabitarrak.
Eason diskoa argitaratu zuenean hainbat kontzertu iragarri zituen Izaro abeslari bizkaitarrak, eta dagoeneko eman ditu horietako batzuk: Bilbokoa, Donostiakoa, Iruñekoa eta Gasteizkoa, esaterako. Jendez lepo egon dira Izarok zapaldutako areto guztiak, eta badirudi horrek bidean jarraitzeko indarra eman diola. Izan ere, apirila eta ekaina bitartean beste bi zuzeneko gehitu dizkio birari. Era berean, aldaketaren batzuk egin ditu egitarauan.
Sare sozialen bidez jakitera eman duenez,ekainaren 8an izango da Basauriko kontzertua, nahiz eta hasiera batean hilaren 9rako iragarri. Lekeitioko data ere aldatu egin du. Azkenik, maiatzaren 18an bisitatuko du Bizkaiko kostaldeko aipatu udalerria. Antza denez, Gasteizen jo ahal izateko aldatu du Lekeitioko data. Egun horretan, beraz, bi lekutan arituko da, goizean Madrilen baitu zuzenekoa.
Bukatzeko, ekainean Andoain ere bisitatuko du.
Kontzertuak
Apirilak 6, Santiago
Apirilak 7, Coruña
Apirilak 13, Bartzelona
Apirilak 14, Vic
Apirilak 20, Getaria
Apirilak 27, Hernani
Apirilak 28, Baliarrain
Maiatzak 4, Azpeitia
Maiatzak 5, Berriz
Maiatzak 11, Errenteria
Maiatzak 12, Lemoa
Maiatzak 18, Madril eta Lekeitio
Maiatzak 25, Gasteiz
Maiatzak 26, Tolosa
Ekainak 2, Igorre
Ekainak 8 Basauri
Ekainak 15, Andoain
Ekainak 26, Arrasate