Albisteak

Ekainaren 1ean eta 2an

Izal eta Angel Stanich, Navarra Sur Festival jaialdi berrian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Oraindik egitarauaren aurrerapena baino ez dute aurkeztu antolatzaileek. Hitzordu garrantzitsu honek turismoarekin, kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako hainbat ekimen ere hartuko ditu.

  • Izal. Argazkia. EFE

    Izal. Argazkia. EFE

Ekainaren 1ean eta 2an Navarra Sur Festival jaialdi berria ospatuko dute Tuteran. Musikak leku garrantzitsua beteko du bertan, horregatik, Izal, Angel Stanich, We Are Not Djs eta Los Flamingos gonbidatu dituzte estreinako edizio honetara. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dute aurrerago beste zenbait talderen izenak baieztatuko dituztela. Prado Pasealekuan egingo dituzte kontzertuak, Ebro ibaiaren bazterrean.

Denbora luzez geratzeko asmoz jaio da Navarra Sur. Horretarako, kontzertuak ez ezik, beste hainbat jarduera antolatuko dituzte bertan aipatu bi egunetan. Helburua da udalerri horrek eskaintzen duen gastronomia aukera zabala aprobetxatzea, baita turismoari garrantzia ematea ere.

Egun bakoitzeko gutxienez 4.000 lagun inguru bildu nahi dituzte jaialdian. Guztira, 7.000 pertsonentzako lekua egongo da.

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude eskuragarri.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tutera berriak