Albisteak

Zuzenekoa

Gojira Biarritzeko Atabal aretoan arituko da ekainean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Baionan sortutako metal taldeak hitzordu bikoitza iragarri du Lapurdiko kostaldeko aipatu udalerrian, ekainaren 26rako eta 27rako.

Gojira metal taldea Biarritzeko Atabal aretoan arituko da ekainaren 26an eta 27an. Bi kontzertu horiekin itxiko dituzte hurrengo birako prestaketa-lanak. Izan ere, ekainaren 22tik aurrera, Atabalen bertan arituko dira entseatzen, besteak beste, Guns & Roses eta Iron Maiden taldeekin egingo duten birarako.

Joe eta Mario Duplantier anaiak, Christian Andreu eta Jean-Michel Labadi dira Lapurdiko hiriburuan sortutako taldearen arima. Urteen joan-etorrian indartsu sartu dira nazioarteko metal musikaren agertokian. Gainera, 2016an argitaratutako Magma diskoari esker, metal musikaren gorenera iritsi dira.

Biarritzeko kontzertuetarako sarrerak 25,99 euroan daude salgai.