Albisteak

Bertsioa

Sorkunen 'Heldu nazazu' abestia, Keu Agirretxeak moldatuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2005ean argitaratutako 'Duna' diskoan Sorkun abeslariak jasotako "Heldu nazazu" kantuaren bertsioa egin du Keu Agirretxea ondarrutarrak.

Ez da lehenengo aldia Keu Agirretxea abeslariak beste talde edo bakarlari baten kanturen bat moldatzen duena. Berri Txarraken "Oreka" gitarra-bertsioa egin zuen aspaldi, duela urte eta erdi inguru gutxi gorabehera.

Lehenago Su Ta Garren "Arbasoen mendekua" ere moldatu zuen, kasu honetan, gitarra ez ezik, ahotsa ere erabilita.

Azken apustua Sorkun abeslari gipuzkoarraren "Heldu Nazazu" kantuarekin ausartzea izan da. Kantari ondarrutarrak Youtubera igo berri du Sorkunek Duna diskoan jasotako aipatu abestiaren bertsioa.