Albisteak

Sutea

Libe taldeak ezbeharra izan zuen Urretxuko Poligrafo Fest jaialdirako bidean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gipuzkoako aipatu udalerrira bidean zihoazela, furgonetak su hartu zien, eta taldekideak onik atera baziren ere, ibilgailua eta ekipoaren zati handi bat kiskalita geratu ziren.

Urretxuko Poligrafo Fest jaialdian aritu zen larunbatean Libe talde gasteiztarra, errepidean ezbeharra izan arren. Gipuzkoako aipatu udalerrira bidean zihoazela, furgonetak su hartu zien, eta taldekideak onik atera ziren baina ibilgailua eta ekipoaren zati handi bat kiskalita geratu ziren.

Gertakari horren aurrean, asko eta asko izan dira Liberi laguntza eskaini diotenak. Horrela, taldeak eskerrak eman dizkie jarraitzaileei, sare sozialen bidez, eta Ilargia erori da estudioko azken diskoa edota bestelako materiala erostera animatu ditu, une honetan laguntzarik handiena horixe litzatekeelako, horien esanetan.

Halaber, agertoki gainera igotzeko gogotsu agertu dira. Horregatik, kontzertuak antolatzen dituztenei euren herrietara gonbidatzeko deia ere egin diete.