Albisteak

Maiatzetik ekainera

Hamar egun barru hasiko da Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Cultureren bira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatza eta ekaina bitartean, Bilbo, Gasteiz, Madril, Biarritz, Santiago, Bartzelona eta Donostia harrapatuko dituzte.

Primavera Sound jaialdi sonatuan arituko direla jakin ostean, Fermin Muguruzak eta The Suicide of Western Culture taldeak iragarri zuten "B-Map 1917 + 100" proiektu komuna aurkezteko bira egingo dutela maiatzetik aurrera. Hain zuzen, Bilbo, Gasteiz, Madril, Iruñea, Biarritz, Santiago, Bartzelona eta Donostia harrapatuko dituzte hilabeteko epean.

Guztira zortzi kontzertu eta beste horrenbeste emanaldi eskainiko dituzte, beraz. Horiek ikus-entzunezko esperientzia bihurtuko dira "B-Map 1917 + 100" diskoan. Hartara, abentura honi esker, genero berri batean murgilduko da Muguruza, betiere agertoki gainean erakutsi ohi duen indarrari izkin egin gabe.

Lan berri horrekin lotuta, bederatzi bideoklip aurkeztu dituzte orain arte, eta gaur bertan argitaratuko dute hamargarrena: "Baton Rouge". Errusiako Iraultzak munduko leku ezberdinetan utzitako itzala irudikatzen dute horiek. Zehazki, B hizkitik hasten diren hirietan izandako eragina islatzen dute bideoek: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogota, Belgrad eta Baton Rouge.

Birako datak:

Maiatzak 10, BILBO (Kafe Antzokia)
Maiatzak 11, GASTEIZ (Jimmy Jazz)
Maiatzak 17, MADRIL (Joy Eslava)
Maiatzak 18, IRUÑEA (Zentral)
Maiatzak 19, BIARRITZ (Atabal)
Maiatzak 26, SANTIAGO (Capitol)
Ekainak 3, BARTZELONA (Primavera Sound)
Ekainak 16, DONOSTIA (+ Belako)