Albisteak

Kontzertuak

Su Ta Gar taldeak bost kontzertu iragarri ditu maiatzetik uztailera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi hilabeteko epean Beasain, Juneda, Muskiz, Tutera eta Amoroto bisitatuko dituzte Su Ta Gar taldekoek.

Duela gutxi jakinarazi genizuen bi kontzertu zituztela hitzartuta Su Ta Gar taldekoek, eta aipatutako emanaldi horiek bukatuta, beste zenbait zuzeneko iragarri dituzte gipuzkoarrek.

Maiatzaren 12an, adibidez, Beasainen arituko dira, eta ekainaren 2an Tutera bisitatzeko asmoa dute. Gainera, ekainean baita, Junedako Kalykenyo Rock jaialdian joko dituzte euren kantu arrakastatsuenak. Hilabetea behar bezala amaitzeko, Muskiz harrapatuko dute hilaren 29an, bertako festak direla eta.

Horrez gain, aipatzekoa da dagoeneko oso ondo ezagutzen duten Amorotoko festetako agertokira itzuliko direla aurten. Aitor Gorosabelek eta taldekideek hamaika aldiz astindu dituzte gitarrak Amoroton, eta aurten ere ez diete jarraitzaileei hutsik egingo.