Albisteak

Irailaren 14an eta 15ean

C. Tangana, Kase.O eta Berri Txarrak, Donostia Festibala jaialdian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Horiekin batera arituko dira C. Tangana, Niño de Elche, Riot Propaganda, La M.O.D.A., La Luz, Nathy Peluso eta Cala Vento, besteak beste. Jaialdia irailaren 14an eta 15ean egingo dute, hipodromoan.

  • Kase o el circulo principe felipe

    Kase o el circulo principe felipe

Gipuzkoako hiriburuak irailaren 14an eta 15ean hartuko du Donostia Festibala jaialdia. Egun horietarako, estilo anitzeko egitaraua iragarri dute antolatzaileek. Hala, Kase.O eta Berri Txarrak izango dira jaialdiaren kartelburu, eta horiekin batera arituko dira C. Tangana, Niño de Elche, Riot Propaganda, La M.O.D.A., La Luz, Nathy Peluso eta Cala Vento, besteak beste.

Kase.O

Gaztelerazko rap ez komertzialaren ikonoa eta erreferentea, 90eko hamarkada erdialdera hasi zen eta Violadores del Verso taldeko kide izan zen, agertokiko klasikoetako batekoa.

Berri Txarrak

Nafarrak sasoiko daude, eta hala erakutsi zuten martxoan Barakaldon emandako kontzertu epikoan. Estudioko bederatzi disko, bilduma bat eta dokumental bat dituzte. Etengabe hazten jarraitzen dute, hainbat estilo aztertuz eta eboluzionatuz, baina euren buruarekin leialtasunez jokatuz.

C. Tangana

Madrildar artista gaur egun asko aipatzen dugu, abestiak eta bideoak argitaratzen ari baita atsedenik gabe, hip-hop, R&B, dancehall eta reggaetonaren aukerak aztertzen, eta sariak irabaziz, hala nola, MTVk emandako bat: "munduko artistarik onenarena".

Niño de Elche

Espainiar musika panoramako figura erronkari eta berritzaileenetakoa, Francisco Contrerasen proiektua generoen artean nabigatzen ari da askatasun osoz. Bere izaera apurtzailearen ondorioz, hamaika kritika eta goraipamen jaso ditu, baina egungo eszenan funtsezko artista eta beharrezkoa da, adituen esanetan.

Riot Propaganda

Rapcore taldea Los Chikos del Maíz eta Habeas Corpus elkartzearen ondorioa da, bi taldeen ildo erabat kritikoari jarraituz. Taldeko buruak musikari konprometituak dira, testu borrokalariak dituzte, asegabetasun ugari eta inolako autozentsurarik ez.

La M.O.D.A.

La Maravillosa Orquesta del Alcohol ('La M.O.D.A.') zuzeneko emanaldietan indar harrigarria duen taldea da ohikoak ez diren musika-tresnak konbinatzen baititu: akordeoia, saxofoia, banjoa, mandolina edo klarinetea, esaterako, eta folk, country, punk eta rock-and-rollaren eragina du.

La Luz

Seattleko lau neskek surf-rock egiten dute, Shangri-Las taula baten gainean baleude bezala, soinu erabat retroa dute eta low-fi eta tonaka old school.

Nathy Peluso

Nathy Peluso diziplinarteko argentinar artista da, swinga, jazza, bossanova eta antzerkiaren artean hazia.

Cala Vento

Gitarra eta bateria bikotea, Espainiako Estatuko eszenan bere tokia egin du.

Carolina Durante

Zuzeneko ereserkiak, letra harrigarrien bidez eta konplexurik gabe kontatutako bizitzaren erretratuak, Carolina Durante Madrilgo eszenako taldea da eta gehien aipatzen denetako bat ere bada.

Pet Fennec

Pet Fennecen debuta Mount Pleasant izan zen; urteko bigarren diskorik onena izan zen, Mondosonoro aldizkariaren Euskal Herrirako edizioaren arabera. Urko Eizmendi donostiar musikariaren proiektu honetan magiaz betetako abestiak daude eta Elliot Smith edo Eels-en pop-urregilearen eragin handia duen melodia.

Autobus-zerbitzua

Autobus-zerbitzua Jaialdiak zerbitzu publikoa sustatuko du eta jaialdiaren gunera autobus-zerbitzu berezia jarriko du.

Kontzertuak:

Irailak 15 eta 15, Donostiako hipodromoan

KASE.O 
BERRI TXARRAK 
C. TANGANA 
NIÑO DE ELCHE 
RIOT PROPAGANDA 
LA M.O.D.A. 
LA LUZ 
NATHY PELUSO 
CALA VENTO 
CAROLINA DURANTE 
PET FENNEC 
...

Sarrerak:

Maiatzaren 15era arte, 28 euroan (+ banaketa gastuak) egongo da eskuragarri bi eguneko bonua. Egun horretatik aurrera, berriz, 42 euroko prezioa izango du. Sarrerak jaialdiaren webgune ofizialean eskura daitezke.