Albisteak

Senperen

2zio, Anita Parker eta Oihan Vega arituko dira igande honetan Herri Urratsen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Joseba Tapia eta Besamotzak, Korrontzi, Nøgen, The Inspector Cluzo eta Muyayo Rif ere igoko dira oholtzara Senpereko lakuan egingo duten festan.

Igande honetan egingo dute Herri Urrats jaia Senpereko lakuan. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festarako egun batzuk geratzen dira, beraz. Hori horrela, duela pare bat aste aipatu hitzorduaren nondik norakoak aurkeztu zituzten Baionan; besteak beste, egun horretan egongo diren kontzertuen egitaraua.

"Prefosta" da edizio honetarako aukeratu dute leloa. Guneei dagokienez, zazpi txoko antolatuko dituzte: probintzi bakoitzeko, bat. Hala, Araba gunean, adibidez, Joseba Tapia eta Besamotzak, Xiberoots, Korrontzi eta Anita Parker arituko dira. 14:30 eta 19:00ak bitartean izango dira zuzeneko guzti horiek. Nafarroan ere izango da zer entzun. Hantxe joko dute 2ziok, Nøgenek, The Inspector Cluzok, Muyayo Rifek eta Don't save the queen taldeak.

Musika emanaldi horiek ez ezik, haur, gazte zein helduentzako bestelako jarduerak ere egingo dituzte.