Albisteak

Maiatzaren 11n eta 12an

Doctor Deseok Donostia harrapatuko du ostiralean eta larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'La Fuerza de la Fragilidad. Palabras ante el Espejo' diskoa aurkeztuko du talde bilbotarrak Gipuzkoako hiriburuan. Larunbateko sarrera guztiak agortuta daude jada.

  • Doctor Deseo. Argazkia. Baga Biga

    Doctor Deseo. Argazkia. Baga Biga

Aste bukaera Donostian igaroko du Doctor Deseo taldeak. La Fuerza de la Fragilidad. Palabras ante el Espejo diskoko abestiak taularatuko ditu han ostiralean eta larunbatean. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburuko Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira bi kontzertuak. Larunbateko emanaldirako sarrerak agortuta daude.

Ostiralerako sarrerak, berriz, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan eskura daitezke. Gainera, Intxaurrondon bertan ere erosi ahal izango dira txartelak maiatzaren 11n (ordubete lehenago zabalduko dute).

200 orriko liburua, CDa eta DVDa kaleratuko zituen duela gutxi Doctor Deseok. Zortzi  abesti jaso ditu lan berrian: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako hiru abesti, tartean. Hiru kantu horiek DVDan ere bilduko  dituzte, "Adios" abestiaren bideokliparekin batera.

Bira

Maiatzak 11, Donostia

Maiatzak 12, Donostia

Maiatzak 18, Bilbo

Maiatzak 19, Bilbo

Maiatzak 25, Iruñea