2018/05/16

14:06

Albisteak

Jaialdia

Larunbatean iritsiko da Vertigo Rock jaialdia Ermura

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Besteak beste, The Wizards, Parabellum, Def Con Dos eta Rude Pride arituko dira Ermuan larunbat honetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Egun gutxi falta dira Ermuak Vertigo Rock jaialdia hartzeko. Egun horretan, musikaz jantziko da Bizkaiko aipatu udalerria, bederatzi kontzertu egongo baitira arratsaldean hasi eta goizaldera arte. Zuzeneko guztiak doakoak izango dira, gainera.

We Are Apes Hello taldea izango da oholtzatik igarotzen lehena, 16:00etan hasiko baita horren emanaldia, eta The Rockos, Violets eta Bellako taldeen txanda izango da gero.

20:00ak aldera, The Wizardsen musikak girotuko du Ermua. Ordubeteko zuzenekoa eskainiko dute bilbotarrek, eta Blowfusek jasoko du lekukoa agertoki gainean 21:15ean.

Behin gau giroan sartuta, Parabellum, Def Con Dos eta Rude Pride igoko dira oholtzara. Aurreikusitakoaren arabera, 03:30ean bukatuko da jaialdia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;