Albisteak

Maiatzaren 27an, Santurtzin

Governors, Ze Esatek, Skakeitan eta Itziarren Semeak, igande honetan, Ibilaldian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oxabiren, Trikizioren eta Dj Alexen musika ere entzungo da Santurtzin maiatzaren 27an. Ibilbidea lau gunetan egongo da banatuta.

Bizkaiko ikastolen aldeko festa ate-joka dago. Santurtzin egingo dute aurten Ibilaldia, maiatzaren 27an, eta ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du han.

Duela egun batzuk aurkeztu zuten egitaraua, adin guztietako ekintzak hartuko dituen programazio zabala. Lau gunetan banatuko dituzte etxeko txikienei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak.

Zuzenekoak bigarren, hirugarren eta laugarren guneetan egingo dituzte: Bustin, Gozatun eta Sortun, hain zuzen. Lehena Nautikan egongo da kokatuta, eta hantxe arituko dira Xabi Aburruzaga, Governors eta Trikizio.

 

Gozatu gunea, berriz, portuan atonduko dute, non Oxabi, Skakeitan eta Ze Esatek bihurtuko diren protagonista. Bukatzeko, Mamariga auzora gerturatu beharko dute Sortu guneko emanaldiekin gozatu nahi dutenek. Bertako oholtzara igoko dira Dj Alex eta Itziarren Semeak, besteak beste.

IBILALDIA 2018 EGITARAUA