Albisteak

Larunbatean

Esne Beltzaren kontzertu inprobisatua, Zamudion

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Argindarrean izandako etenaldi batek ez zien kontzertua ematen utzi. Dena den, zuzeneko inprobisatua emateko adorea erakutsi zuten, kanturen batzuk iluntasunean eta bozgorailurik gabe abestuta.

Musikaren munduak askotan ezusteak dakartza, eta horixe da, hain zuzen, Zamudion iragan larunbatean gertatu zena. Herriko festak girotze aldera, Esne Beltza taldearen kontzertua zegoen iragarrita. Talde gipuzkoarraren jarraitzaileak irrikaz zeuden Xabi Solanoren eta taldekideen emanaldiaz gozatzeko, baina argindarrean izandako etenaldi batengatik bertan behera utzi behar izan zuten zuzenekoa.

Arazoa konpontzen saiatu ziren arren, ez zuten esperotako emaitza lortu. Halaxe azaldu zuen taldeak berak sare sozialen bidez, zaleei barkamena eskatuz eta etxera pena handiz itzuli zirela azpimarratuz.

Dena den, Esne Beltzak kontzertu inprobisatua emateko adorea erakutsi zuen, eta jarraitzaileen artean leku bat bilatu ostean, kanturen batzuk iluntasunean eta bozgorailurik gabe abestu zituzten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena