Albisteak

Uztailaren 13tik 20ra

Doctor Deseo, La Raiz eta Alvaro Soler, Santurtziko jaietan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

En Tol Sarmiento, Seguridad Social eta Sergio Dalma ere izango dira Santurtziko Karmengo jaietan, uztailaren 13tik 20ra.

  • Doctor Deseo. Argazkia: Baga Biga

    Doctor Deseo. Argazkia: Baga Biga

Barakaldoko Karmengo jaietan arituko diren taldeen izenak iragarri zituzten aste hasieran, eta gaur jakin dugu Santurtzin ere ez dela musikarik faltako uztailaren 13tik 21era.

Azkenaldian moda-modan dagoen Alvaro Soler izango da festetako plater nagusietako bat. Uztailaren 19an igoko da agertokira, besteak beste, "La cintura" kantuagatik ezaguna den musikaria.

Uztailaren 15ean, berriz, Korrontzi arituko da, eta egun bat geroago Sergio Dalma. Jaietako bosgarren egunean, hots, uztailaren 17an, La Raizen musikak girotuko ditu jaiak.

En Tol Sarmiento uztailaren 18an gonbidatuko dute Santurtzira. Bukatzeko, Seguridad Social eta Doctor Deseoren txanda izango da hilaren 20an.