Albisteak

Kontzertuak

Belakok Madrilen bukatuko du bira, abenduaren 5ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urtea bukatu aurretik hainbat zuzeneko eskainiko dituzte mungiarrek: Eibarren, Donostian, Vianan, Biarritzen eta Mundakan arituko dira, baita nazioartean ere.

Esan gabe doa, urteen joan etorrian sekulako hazkundea izan duela Belako taldeak, eta Render Me Numb, Trivial Violence estudioko azken diskoaren argitalpenarekin are indar handiagoa lortu dute.

Aspaldi iragarri zuten udan agertokiz agertoki ibiliko direla lan berria aurkezten. Gainera, azken orduotan urte bukaerara arte itxita dituzten zuzenekoen berri eman dyte. Hala, Madrilgo La Riviera aretoan bukatuko dute bira, abenduaren 5ean. Toc izango da mungiarren artista gonbidatua kontzertu horretan.

Sarrerak eskuragarri daude jada, 15 euroan, liveNation.es webgunean.

Bira

Ekainak 1, Eibar Ez Dok jaialdia

Ekainak 6, Sevilla Nocturama

Ekainak 9, Oporto Primavera Sound

Ekainak 16, Donostia Anoetako kiroldegia

Ekainak 22, Viana Mugacu Fest

Ekainak 29, London + Liam Gallagher in Finsbury Park

Ekainak 30, London + Queens Of The Stone Age in Finsbury Park

Uztailak 1, London Community Festival in Finsbury Park

Uztailak 7, Manila XXXX Club

Uztailak 9, Bang Kong

Uztailak 14, Bartzelona CRUILLA Festival

Uztailak 20, Biarritz in Ete

Uztailak 26, Benidorm Low Festival

Uztailak 27, Mundaka Festival

Irailak 15-25 Septiembre UK + Italy + GermanyTour

Irailak 27, Cordoba Hangar

Irilak 28, Granada Copera

Urriak 5, Xixon Albeniz aretoa

Urriak 18, CDMX Indie Rocks

Urriak 20, Guadalajara Mx Tbc

Abenduak 5, Madril La Riviera