Albisteak

Kontzertuak

Su Ta Gar taldeak bi zuzeneko gehitu dizkio udako birari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lasarte-Oria eta Barakaldo dira, hain justu, azken orduotan Su Ta Gar taldeak udako birari gehitu dizkion bi emanaldiak. Horrez gain, Muskizen eta Amoroton ere izango dira uda honetan.

  • Su ta Gar

    Su ta Gar

Pixkanaka udako kontzertuen agenda zarratzen dabil Su Ta Gar taldea. Duela aste batzuk eman zuten jakitera maiatza eta uztaila bitartean hainbat hitzordu zituztela itxita, eta gaur bertan iragarri dute gutxienez beste bi zuzeneko gehituko dituztela zerrenda horretara.

Hala, larunbat honetan Tuterako Beterri Peñan izango dira, eta hurrengo asteburuan, ekainaren 9an, Junedan (Lleida) eskainiko dute emanaldia.

Ekainaren 29an, berriz, Muskizko San Joan jaiak girotzeaz arduratuko dira, Lasarte-Oriako Okendo plaza bisitatu baino egun bat lehenago, hain zuzen.

Amoroton egongo direla ere jakina zen. Uztailaren 6an harrapatuko dute Bizkaiko aipatu udalerriko oholtza Aitor Gorosabelek eta taldekideek.

Bukatzeko, Barakaldoko Herriko plazan arituko dira uztailaren 20an.