Albisteak

Irailaren 28an eta 29an

Ivan Ferreiro eta Viva Suecia, Getxo Sound Fest jaialdiaren estreinako edizioan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Jaialdi berri honetan, La M.O.D.A., Smile, Dead Bronco, McEnroe, Los Brazos, Tulsa eta El Inquilino Comunista ere arituko dira.

  • Ivan Ferreiro

    Ivan Ferreiro

Asteburu honetan, irailak 28 eta 29, une gogoangarriak ekarriko dituen Getxo Sound Fest jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute. Espainiako Estatuko musikarien aldeko apustua egingo dute festibal berri honetako antolatzaileek, betiere, askotariko musika estiloak tartekatuta.

Asmoa da gaur egungo talde onenek eta klasikoagoak diren musikariek bat egitea. Hala, besteak beste, Ivan Ferreiro, Viva Suecia, La M.O.D.A., Smile, Dead Bronco, McEnroe, Los Brazos, Tulsa eta El Inquilino Comunista gonbidatuko dituzte Getxora udazkeneko lehenengo asteburuan egingo duten jaialdi honetara. Horiek dira, hain zuzen, egitarauaren aurreneko iragarpenak, baina izen gehiago jakinaraziko dituzte laster.

Sarrerak

40 euroan (+ banaketa gastuak) salduko dituzte lehenengo 300 abonamenduak. Informazio guztia jaialdiaren webgunean jaso dezakezue.