Albisteak

'Eguenero' musika zikloa

Kontzertuz jantziko da Durango ekaineko eta uztaileko ostegunetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 7tik uztailaren 12ra, besteak beste, Jon Basaguren, Trigger Prototxelo, Erein, Mice eta Mikel Gorosabel arituko dira Durangon, "Eguenero" musika zikloaren baitan.

Ekainaren 7tik uztailaren 12era, ostegunero, Durangoko Intxaurre herriko tabernak hainbat musikariren emanaldiak hartuko ditu 'Eguenero' musika zikloaren baitan, horietako batzuk formatu akustikoan.

Jon Basaguren izango da oholtzatik igaroko den lehen artista. Ekainaren 7an emango du zuzenekoa Izaki Gardenak taldean aritutako musikariak. Hurrengo astean, berriz, Trigger Prototxeloren musika barreiatuko da Bizkaiko aipatu udalerrian.

Ekainaren 21ean, Ereinen txanda izango da, eta Miceri emango dio lekukoa berorrek.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, itxi gabe dute oraindik uztailaren 5eko kontzertua, baina dagoeneko badakite EH Sukarrako Mikel Gorosabel "Norton" igoko dela agertokira hilaren 12an.