Albisteak

Bira

Hesian taldeak hamar kontzertu iragarri ditu udarako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Mungia, Arantzazu, Bidarrai, Zornotza, Errenteria, Zaratamo, Portugalete, Arrankudiaga, Zeberio eta Gueñes bisitatuko ditu Hesianek ekaina eta iraila bitartean.

  • Hesian

    Hesian

Kantu berriak prestatzen ibili dira azkenaldian Hesian taldekoak. Hori dela eta, agertokiak nahi baino gutxiago zapaldu dituzte, baina badirudi jarraitzaileengana gerturatzeko asmoz dabiltzala berriro ere.

Azken asteotan egin dute agerraldiren bat edo beste, eta sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, udan oholtzarik oholtza arituko dira taldearen abesti arrakastatsuenak taularatzen.

Ekainaren 28an, adibidez, Mungiako festak girotzeaz arduratuko dira, eta egun bat geroago Arantzazu bisitatuko dute. Uztailean, berriz, Bidarrain dute lehendabiziko hitzordua, hilaren 14an. Astebete beranduago iritsiko da Zornotzako jaietako zuzenekoa, eta 24an Errenteria astinduko dute.

Abuztuan, gutxienez, hiru herri bisitatuko dituzte: Zaratamo lehenik, abuztuaren 11n; Portugalete, 16an, eta Arrankudiaga, 20an.

Bukatzeko, jakina da irailaren 1ean Zeberion izango direla, Gueñesen kontzertua eman baino hamahiru egun lehenago, hain zuzen.

Kontzertu guztiak

Ekainak 28: MUNGIA
Ekainak 29: ARANTZAZU
Uztailak 14: BIDARRAI
Uztailak 21: ZORNOTZA
Uztailak 24: ERRENTERIA
Abuztuak 11: ZARATAMO
Abuztuak 16: PORTUGALETE
Abuztuak 20: ARRANKUDIAGA
Irailak 1: ZEBERIO
Irailak 14: GUEÑES