Albisteak

Bira

Doctor Deseok zazpi kontzertu emango ditu udan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lapuebla de Labarca, Bilbo, Zornotza, Santurtzi, Gasteiz, Amurrio eta Urretxu bisitatuko ditu Doctor Deseo taldeak hiru hilabeteko epean.

  • Doctor Deseo. Argazkia: Baga Biga

    Doctor Deseo. Argazkia: Baga Biga

Udari begira beteta dauka agenda Doctor Deseo taldeak. Diskoa argitaratu zuenetik hainbat kontzertu eman dituzte, kantuak zuzenean aurkezteko, eta badirudi datozen hilabeteetan ere bide horri eutsiko diotela.

Ekainerako, oraingoz, zuzeneko bakarra iragarri dute: hilaren 30ean Arabako Lapuebla Rock Fest jaialdian arituko dira. Uztailean, berriz, Bilboko Errekalde auzoa girotuko dute hilaren 7an, eta Zornotzako festetan izango dira astebete geroago. Uztailaren 20rako Santurtzin itxi dute kontzertua.

Gainera, azken orduotan jakin dugu Gasteizko jaietan egoteko asmoa ere badutela, abuztuaren 9an, hain zuzen. Lau egun geroago Amurrio harrapatuko dute.

Bukatzeko, irailaren 22an Urretxuko jarraitzaileengana iritsiko dira Francis eta taldekideak.