Albisteak

Udako bira

Skasti taldeak zazpi agertoki harrapatuko ditu uda honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekaina eta iraila bitartean, Elgeta, Busturia, Alegia, Amotz, Aia, Astrabudua eta Zizurkil bisitatuko dituzte.

  • Argazkia: Baga Biga

    Argazkia: Baga Biga

Asko eta asko dira udako bira iragartzen dabiltzan taldeak; horietan azkena, Skasti. Azken orduotan sare sozialen bidez jakinarazi du non izango diren ekaina eta iraila bitartean, eta Euskal Herriko hainbat txoko harrapatuko dituzte, herrietako jaiak girotze aldera, batik bat.

Ekainerako emanaldi bakarra itxi dute: hilaren 29an Elgetan, Dj Bullekin batera. Uztailaren 7an, berriz, Busturian izango dira. Egun berean Gozategi arituko da Bizkaiko aipatu udalerrian.

Astebete geroago, uztailaren 13an, Alegiako jaietan hartuko dute parte, Bad Sound System taldea oholtzara igoko den egun berean. Hurrengo egunean ere ez dute etxean geratzeko asmorik, Amotz bisitatuko baitute Skasti taldekoek.

Abuzturako, berriz, bi zuzeneko dituzte hitzartuta. Lehena Aian eskainiko dute, Ze Esatek! eta Bad Sound Systemekin. Bigarrena Astrabuduan emango dute.

Bukatzeko, irailaren 7an En Tol Sarmiento izango dute lagun taula gainean, Zizurkilgo festetan.