Albisteak

Azaroaren 1etik 3ra

Berri Txarrak, Gatibu eta Vendetta Pintor Rock jaialdian arituko dira, azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

La M.O.D.A., Def Con Dos eta The Baboon Show ere arituko dira El Morellen (Tarragona), azaroaren 1etik 3ra.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Azaroaren 1etik 3ra egingo dute El Morellen (Tarragona) Pintor Rock jaialdiaren zortzigarren edizioa. Bertan, euskal musikak leku garrantzitsua beteko du.

Hasteko, nabarmentzeko modukoa da Vendettak Katalunian emango duen azken kontzertua izango dela aipatutakoa. Dakizuenez, agur-bira egiten dabil talde nafarra, agertokiak utziko dituela iragarri zuenetik.

Gainera, Berri Txarrak, Gatibu eta Soziedad Alkoholika izango ditu protagonista jaialdi horrek. Euskal taldeak ez ezik, Espainiako Estatuan oihartzun handia lortu duten beste hainbat musikarik ere harrapatuko dute oholtza; besteak beste, La M.O.D.A.k eta Def Con Dosek, eta nazioarteko musikak ere izango du tokia. Izan ere, Pintor Rocken izango da, adibidez, The Baboon Show, BECeko kontzertuan Berri Txarraken gonbidatua izan zen talde suediarra.

Sarrerak

Hiru eguneko abonamendua 38 euroan dago eskuragarri jaialdiaren webgune ofizialean.

PINTOT