Albisteak

Bira

Zea Mays taldeak hamar kontzertu emango ditu uda honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Eibar, Bilbo, Lapuebla, Mungia, Zornotza, Baiona, Donostia, Azkoitia, Areatza eta Antsoain bisitatuko ditu Zea Maysek ekaina eta iraila bitartean.

  • Zea mays

    Zea mays

Bira luzea du aurretik Zea Maysek, ekainaren 22an hasi eta irailaren 8ra arte, udak dirauen bitartean alegia, gutxienez hamar kontzertu emango baititu.

Eibarren egingo dute lehenengo geldialdia bizkaitarrek, ekainaren 22an, Bilbiko Plaza (Bilbo) harrapatu baino egun bat lehenago. Gainera, aspaldi iragarri genuenez, Lapuebla Rock jaialdia astinduko dute hilaren 28an.

Uztailerako beste hiru kontzertu hitzartu dituzte: Mungian joko dute uztailaren 6an; Zornotzan, hilaren 20an, eta Baionan, 28an.

Abuztuko lehenengo zuzenekoa Donostiako festetan dute. Hain zuzen ere, Saguesen izango dira, besteak beste, Belako taldearekin batera. Azkoitiko jaiak ere girotuko dituzte; kasu honetan, abuztuaren 16an. Bukatzeko, abuztuaren 28an, Areatza bisitatzeko asmoa dute.

Irailerako, hitzordu bakarra lotu dute oraingoz, Antsoaingo Arrikurock jaialdian hilaren 8an emango dutena.

Kontzertuak:

Ekainak 22, Eibar

Ekainak 23, Bilbo (Bilbiko Plaza)

Ekainak 28, Lapuebla

Uztailak 6, Mungia

Uztailak 20, Zornotza

Uztailak 28, Baiona

Abuztuak 12, Donostia

Abuztuak 16, Azkoitia

Abuztuak 28, Areatza

Irailak 8, Antsoain