Albisteak

Egitaraua

Glaukoma eta Izaro arituko dira Arrasateko San Joan jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Garilak 26, Oihan Vega eta Anita Parker ere aterako dira agertokira ekainaren 23tik aurrera, Arrasateko festetan.

Hastear dira Arrasateko San Joan festak. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute Udalak eta txosnek jaiei begira, non, besteak beste, musikak leku garrantzitsua beteko duen.

 

Ekainaren 23an, adibidez, Garilak 26 taldeak erromeria giroa zabalduko du herrian. Hurrengo egunean, berriz, Demode Quarteten txanda izango da, eta egun eta ordu beran, baina herriko plazan, Oihan Vega egongo da gaztetxoen gerriak mugiarazten. 01:00etatik aurrera, The Big Mac disko-jartzaileak hartuko dio lekukoa.

 

Ekainaren 25ean, Glaukoma eta Anita Parker igoko dira oholtzara, biak ala biak txosnetako protagonista bihurtuko dira.

 

Bukatzeko, hilaren 26an Izaroren zuzenekoa hartuko du herriko plazak. Hantxe aurkeztuko ditu Eason diskoko abestiak kantari mallabitarrak.