Albisteak

Ekainak 29 - Uztailak 1

Lapuebla Rock Fest jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo dute, eta, besteak beste, El Drogas, Zea Mays, Doctor Deseo, Riot Propaganda eta Kaotiko arituko dira bertan.

  • Gatibu, 40 Minutu Rock jaialdian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, 40 Minutu Rock jaialdian. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Aurten ere talde entzutetsuak igoko dira oholtzara Lapuebla Rock Fest jaialdian. Besteak beste, El Drogas, Zea Mays, Doctor Deseo, Riot Propaganda eta Kaotiko taldeen kontzertuekin gozatuko dute ikusleek.

Oraindik hilabete erdi falta da jaialdia hasteko, ekainaren 29tik uztailaren 1era egingo baitute. Nolanahi dela, antolatzaileek zuzenekoen ordutegiak iragarri dituzte dagoeneko.

19:00etan irekiko dituzte ateak lehenengo egunean, eta Toboganek irekiko du kontzertuen zikloa egun horretan. Agertokia zapalduko duen azken taldea, berriz, Zea Mays izango da.

Larunbatean, 18:00etan irekiko dituzte ateak, eta ordu erdi geroago aterako da agertokira Eh Mertxe!. Eguneko azken akordeak Pako Eskorbutoren eskutik helduko dira, 02:30ean.

Bukatzeko, igandean, 13:30ean egingo dute amaiera jaia, El Rizosen parte-hartzearekin.

lapuebla rock fest