Albisteak

Ostiraletik igandea

Belako, Shinova eta Delafe, Vianako Mugacu Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiraletik igandera egingo dute jaialdiaren bigarren edizioa Nafarroako aipatu udalerriko eliza zahar baten barruan.

Vianak Mugacu (musika, gastronomia eta kultura bateratzen dituen izena) Fest jaialdia ospatuko du ekainaren 22an, 23an eta 24an. Aurtengo edizioak Belako, Shinova eta Delafé izango ditu kartelburu.

Hala, ostiralean, 22:30etik aurrera, San Pedroko elizatik igaroko dira Belako eta Inocua, baita Göo disko-jartzailea ere. Larunbatean, berriz, Shinova, Delafé eta Brian de Calma disko-jartzailearen txanda izango da. Kometak itxiko du jaialdia, ekainaren 24an, 18:00etan hasiko duen emanaldiarekin.

Egun bakarreko sarrerak 10 euroan daude salgai. Txarteldegian, berriz, 12 euroko prezioa izango dute. Gainera, bi eguneko bonuak 16 euroan salduko dituzte.

Asteburu osoan zehar, produktu gastronomikoen dastatzea eta beste hainbat ekintza egongo dira.