Albisteak

Abuztuaren 31- Irailak 1

Emakumeak protagonista izango dituen Empower Music Fest jaialdian arituko da Belako

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Esan bezala, musikaren industrian dagoen genero ezberdintasunari aurre egitea bilatzen du jaialdiak eta horrekin batera, musikaren bidez emakumeen ahalduntzea sustatu nahi du.

  • Belako

    Belako

Abuztuaren 31tik irailaren 1era Empower Music Fest jaialdia egingo dute Fuenlabradan, musikaren industrian genero berdintasuna aldarrikatzeko. Madrilgo aipatu udalerriko Udalak antolatu du jaialdia, zeinetan, besteak beste, Belako talde mungiarra arituko den.

Hain zuzen ere, kartelaren % 70 neskek zuzendutako taldeekin egongo da osatuta. Zehazki, gutxienez taldekideen % 50 neskak dira edizio honetan parte hartuko duten taldeetan. Hala, Belako ez ezik, Carmen Boza, Joana Serrat, Mourn, Soledad Velez, Yawners, Jump to the Moon, Melenas eta The Crab Apples igoko dira oholtzara, baita zenbait talde berri ere: Patio Rosemary eta Hercules de Copenhague, esaterako.

Esan bezala, musikaren industrian dagoen genero ezberdintasunari aurre egitea bilatzen du jaialdiak eta horrekin batera, musikaren bidez emakumeen ahalduntzea sustatu nahi du.

Oraindik ez dute kartela erabat itxi. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, aste gutxi barru jakingo da zein den egitaraua zarratuko duen nazioarteko taldearen izena. Sarrerak doakoak dira eta jaialdiaren webgune ofizialean edota Ticketean eskura daitezke.