Albisteak

Irailaren 20tik 23ra

Nneka, Bebe eta Esne Beltza arituko dira Atlantikaldia jaialdiaren bosgarren edizioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 21ean eta 22an egingo dituzte kontzertu guztiak. Egitaraua oraindik ez dago erabat itxita.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Atlantikaldia Kultur Topagune eta Musika Jaialdiak aurtengo edizioaren aurkezpen ofiziala egin du gaur. Ekitaldian, bosgarren edizio honetan Errenterian arituko diren zenbait musika talderen izenak iragarri dituzte, nahiz eta ez duten egitaraua erabat itxi.

Bebe, Nneka, Esne Beltza eta 47Soul izango dira, hain zuzen, jaialdiko kartelburuak. Irailaren 20a eta 23a bitartean arituko dira artista horiek, kulturen eta musikaren arteko topaketa izan nahi duen aipatu jaialdian.

Horrekin gzutiarekin Itsas Korronteetan murgiltzea lortu nahi du Atlantikaldiak, pertsonen, kulturen eta ohituren arteko harremanak sendotze aldera.

Egitaraua

Irailaren 21ean igoko da oholtzara 47 Soul taldea, 20:00etan. Esne Beltzak hartuko du beranduago lekukoa, 22:30 aldera.

Larunbatean, berriz, Nneka eta bebe izango dira protagonista nagusiak. 20:00etan eta 22:30ean arituko dira, hurrenez hurren.

Eskaintza musikala ez dago oraindik erabat itxita. Antolatzaileek jakitera eman dute hurrengo asteetan argituko dutela zein izango diren egitaraua osatuko duten gainerako taldeak.