Albisteak

Musika agenda

Udako lehenengo asteburuak festa giroa eta kontzertu zaparrada dakartza

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Josu Bergara, Anari, Glaukoma, Zea Mays, Kaotiko, Anita Parker, Garilak 26, Enkore eta Revolta Permanent arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Gatillazok eta Skakeitanek girotuko dute Andoaingo Nafarroa plaza ostiral gauean. Handik gertu, Donostian hain zuzen, Elkano Browning Creamen ikuskizuna iragarri dute, eta Irunen Glaukoma eta Sangre de Mono arituko dira Urdanibia plazan.

Horiek, ostera, ez dira Gipuzkoan egongo diren emanaldi bakarrak izango. Eibarren, adibidez, Zea Maysek joko du ostiralean, eta Urrestillan, Willis Drummond eta Big Sound System.

Aipatzekoa da, halaber, Arizkunek Sofokaos eta Kaotiko taldeen bisita jasoko duela. Bukatzeko, Auxili, Anita Parker eta Ni Yuta Ni Tuya gonbidatuko dituzte Gasteizko Judimendi plazara.

LARUNBATA

Doctor Deseoren doinuak zabalduko dira larunbatean Andoainen. Bestalde, San Joan festak ospatuko dituzte Arrasaten, Garilak 26 taldearekin.

Iruñean ere izango da zer entzun, Txarraos Txarrapastrosos, El Sonido de la Metralla, NX eta The Trikiteens taldeen zuzenekoei esker.

Azken geldialdia Laudion egingo dugu, Enkore, Anita Parker eta Revolta Permanent igoko baitira bertan San Joan Astobitzako jaietako agertokira.

IGANDEA

Zea Maysen kontzertua itxi dute iganderako Bilbon.

Josu Bergarak bigarren hitzordu bat du asteburuan jarraitzaileekin, kasu honetan Ean.

Igandea doinu artean amaitzeko, Anita Parkerren kontzertuarekin gozatuko dute Hernanira joaten direnek.