Albisteak

Musika agenda

Kontzertu artean agurtuko dugu ekaina

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Hesian, Skasti, Skabidean, La Basu, Anari, Etsaiakeroak, Ze Esatek!, Zea Mays, El Drogas, Rukula, Doctor Deseo, Gatibu eta Sonakay arituko dira asteburuan, Euskal Herrian.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

OSTIRALA

Hesianek bigarren hitzordu bat du aste bukaeran Euskal Herrian; kasu honetan, Trikiziorekin batera, Arantzazun (Bizkaia).

Gipuzkoa aldera mugituta, Elgetan Skastik eta DJ Bullek emango duten kontzertuarekin egingo dugu topo. Beasainen ere ez da musikarik faltako, Anari gonbidatu baitute Igartza Jauregira.

Dena dela, Nafarroan iragarri dituzte ostiraleko zuzeneko gehienak: Irkaia, Skabidean eta La Basu, Barañainen; Dama, Etsaiakeroak eta Modus, Erratzun, eta Ze Esatek!, Rawan, Hagoan, Taupadak-Samurai, The Offensive - NTH, Los Muga eta abar, Iruñeko Zitadelan.

Lapurdin eta Lapuebla de Labarcan egingo ditugu ostiraleko azken bi geldialdiak. Lehenengoan, Itziarren Semeak, Gora Herria eta Sangria Gratuitte igoko dira oholtza gainera, eta Kaotiko, El Drogas eta Zea Mays arituko dira Lapuebla Rock Fest jaialdian.

LARUNBATA

Ohi baino kontzertu gutxiago egongo dira larunbatean. Zumarragako festak akorde artean igaroko dituzte bertara joaten direnek, Rukula, Ziribulio Sound, Azalera eta DJ Albabarruna aterako baitira agertokira.

Anarik Ataun bisitatuko du larunbatean, eta Eratu eta Ze Esatek! taldeek, Araia.

Amaitzeko, Lapuebla Rock Fest jaialdiaren bigarren egunean ere, talde garrantzitsuak arituko dira; Flitter, Doctor Deseo, Riot Propaganda, Gatibu eta Pako Eskorbuto, esaterako.

IGANDEA

La Pulgaren eta Sonakayren emanaldiak hartuko ditu Berrizek igandean.