Albisteak

Egitaraua

Gaur hasiko dira Mungiako jaiak, Hesianen, Coque Mallaren eta Zea Maysen zuzenekoekin

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Rural Zombies, Revolta Permanent, Oxabi eta Garilak 26 ere aterako dira agertokira, ekainaren 28tik uztailaren 7ra, Bizkaiko aipatu udalerriko jaietan.

Aspaldi iragarri zituzten Mungiako festetako kontzertuak, eta dagoeneko heldu da jaiei hasiera emateko ordua. Azken egunotan Bizkaiko zenbait festetako kontzertuak iragarri dituzte; besteak beste, Santurtzikoak, Sestaokoak eta Zornotzakoak. Halaber, sanferminetan egongo diren zuzenekoen berri eman zuten geroago.

Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 7an bukatuko dira Mungiako jaiak. Lehenengo egunean Hesian eta Oxabi izango dira taula gainean protagonistak. Lehenak Foruen Plazan joko du; Oxabik, ostera, txosnetan.

 

 

Hurrengo egunean, Rural Zombies taldearen emanaldia hitzartu du txosna batzordeak, eta hilaren 30ean Coque Mallaren (Foruen Plazan) eta Garilak 26ren (txosnetan) txanda izango da.

Hurrengo asteburuan, hots, uztailaren 6an, Zea Maysen kantuak entzungo dira txosnetan. Leku berean, Revolta Permanent taldea arituko da hilaren 7an.