Albisteak

Irailaren 28an eta 29an

La M.O.D.A. taldea Getxo Sound Fest jaialdira batu da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Irailean jaioko den jaialdi berri honetan, Ivan Ferreiro, Viva Suecia, Smile, Dead Bronco, McEnroe, Los Brazos, Tulsa eta El Inquilino Comunista ere arituko dira.

  • La M.O.D.A.

    La M.O.D.A.

Irailaren 28an eta 29an une gogoangarriak ekarriko dituen Getxo Sound Fest jaialdiaren lehenengo edizioa egingo dute. Espainiako Estatuko musikarien aldeko apustua egingo dute festibal berri honetako antolatzaileek, betiere, askotariko musika estiloak tartekatuta.

Bertan gaur egungo talde onenek eta musikari klasikoagoek bat egitea nahi dute. Hala, besteak beste, Ivan Ferreiro, Viva Suecia, Smile, Dead Bronco, McEnroe, Los Brazos, Tulsa eta El Inquilino Comunista gonbidatuko dituzte Getxora udazkeneko lehenengo asteburuan egingo duten jaialdi honetara. Horiek dira egitarauaren aurreneko iragarpenak, baina atzo beste talde ezagun baten zuzenekoa itxi zuten: La M.O.D.A.-rena, hain zuzen.

Sarrerak

40 euroan (+ banaketa gastuak) salduko dituzte lehenengo 300 abonamenduak. Informazio guztia jaialdiaren webgunean jaso dezakezue.