Albisteak

Larunbatean, BECen

Dena prest Barakaldon, Shakiraren kontzertuaz gozatzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

21:15ean hasiko da Barakaldoko kontzertua, eta oraindik eskuragarri daude larunbateko emanaldirako sarrerak.

Shakirak Hanburgon eman zion hasiera "El Dorado World Tour" birari duela egun batzuk, eta larunbat honetan Barakaldon arituko da abeslari kolonbiarra. Dakizuenez, azaroan eman behar zuen aipatu kontzertua, baina ahotsean izandako arazo batzuk tarteko, bertan behera utzi zuen hitzordu hura.

Egun batzuk geroago iragarri zuen ekainaren 30ean helduko zela Bizkaira, eta horrekin abiatuko du, hain zuzen, Espainiaiko Estatuko bira. Uztailaren 1ean A Coruñan izango da; hilaren 3an, Madrilen, eta uztailaren 6an eta 7an, Bartzelonan.

Hala, Shakiraren kantu arrakastatsuenek BEC erakustazoka harrapatuko dute larunbatean: besteak beste, "Estoy aquí", "Me enamoré" edota "La bicicleta" abestiek.

21:15ean hasiko da Barakaldoko kontzertua, eta oraindik eskuragarri daude emanaldi horretarako sarrerak.