Albisteak

Uztailaren 14tik 22ra

Berri Txarrakek irekiko du Barakaldoko festetako egitaraua

Uztailaren 14tik 22ra ospatuko dituzte Karmengo jaiak. Su Ta Gar, Glaukoma eta Revolta Permanent ere arituko dira bertan. Kontzertuak Herriko Plazan eta Los Hermanos Parkean egingo dituzte.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Uztailaren 14an hasi eta 22an bukatuko dira Barakaldoko Karmengo jaiak..

Aurten, Berri Txarrak hirukote nafarra arduratuko da jaiei hasiera emateaz, larunbat honetan, hain zuzen ere. Festetako kontzertuen egitaraua nafarrek irekiko dute, eta itxi, berriz, Maldita Nereak egingo du, uztailaren 21ean.

Askotariko musika estiloak nagusituko dira, beraz. Barakaldodigital.com atariak duela bi hilabete jakitera eman zuenez, musika emanaldiak magia eta dantza ikuskizunekin tartekatuko dituzte gauero. Zuzeneko guztiak bi agertokitan banatuko dituzte: Herriko Plazakoan eta Los Hemanos Parkekoan (bertan egingo dituzte Txosna Batzordeak antolatutako kontzertuak).

Uztailaren 18an, Mocedadesen musika entzungo da; egun bat geroago, Blas Cantok eskainiko du emanaldia, eta Su Ta Garren doinuek astinduko dute oholtza uztailaren 20an.

Los Hermanos Parkera, berriz, Glaukoma eta Revolta Permanent gonbidatuko dituzte uztailaren 19an. Bukatzeko, hilaren 21ean, Las Sexpeares, Putakaska eta Parabellum taldeak arituko dira.