Albisteak

Kontzertua

Fleet Foxes Donostian arituko da astearte honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarrerak zenbakituak dira, eta 29 euroan (banaketa gastuak barne) daude eskuragarri.

  • Fleet Foxesk, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

    Fleet Foxesk, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

Fleet Foxes taldeak bi geldialdi egingo ditu Espainiako Estatuan aurten. Alde batetik, Kursaalen (Donostia) arituko da bihar, eta, bestetik, Robin Pecknold eta taldekideak Mad Cool Festival jaialdiko oholtzan izango dira.

Crack-Up estudioko azken diskoa aurkeztuko dute kontzertu horietan. Iaz Bilbao BBK Live jaialdian egon ziren, eta badirudi gustura aritzen direla euskal jarraitzaileen artean.

Batik bat festibaletan jotzen ohituta daude Fleet Foxes taldekoak. Hori dela eta, berezia izango da Kursaaleko emanaldia.

Sarrerak

Sarrerak zenbakituak izango dira, eta 29 euroan (banaketa gastuak barne) daude eskuragarri. Kursaalen webgunean eros daitezke.