Albisteak

Zuzenekoak

Bebek Bilbon emango du birako azken kontzertua, abenduaren 27an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Dagoeneko eskuragarri daude Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian emango duen kontzerturako sarrerak.

Bi urtez agertokitik jaitsi gabe egon ostean, Bebek iragarri du abenduan bukatuko duela mundu osotik egiten ari den kontzertu-bira.

Azken hilabeteetan Errusia, Turkia, Bulgaria, Errumania, Argentina, Uruguay, Kolonbia, Mexiko eta Espainiako Estatuko hainbat udalerri bisitatu ditu, baina badirudi birari bukaera emateko ordua iritsi zaiola.

Hori horrela, azken bost kontzertuak non eta noiz izango diren zehaztu du azken orduotan abeslari valentziarrak. Hain zuzen ere, Valentzian bertan arituko da azaroaren 30ean, eta Bartzelonan emango du hurrengo kontzertua abenduaren 15ean. Madrileko jarraitzaileei ere ez die hutsik egin nahi, horregatik, abenduaren 20an But aretoan izango da, Sevilla bisitatu baino egun bat lehenago.

Amaitzeko, Bilboko Kafe Antzokia harrapatuko du Bebek abenduaren 27an. Horixe izango da bira itxiko duen zuzenekoa, eta sarrerak Ticketmasterren, Ticketean, Marcaentradasen eta Eventbriten daude eskuragarri.