Albisteak

Festibala

Anari, Biznaga eta Jupiter Jon arituko dira Mendaroko Gararock jaialdian

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Irailaren 22an Gipuzkoako aipatu udalerrian egingo duten jaialdian, zuzeneko musika, haurrentzako jarduerak eta food truck zerbitzua egongo da.

Uda agurtze aldera, Gararock jaialdiaren edizio berri bat egingo dute Mendaron, irailaren 22an. Egun horretan, Anari, Biznaga, Jupiter Jon, Last Fair Deal eta Dr. Maha's Miracle Tonic taldeak arituko dira. Gainera, ART-etxe disko-jartzailearen musikak girotuko du herria.

16:00etan hasiko dira kontzertuak, eta Mendaroko txoko ezberdinetan banatuko dituzte. Lehenengo hitzordua, adibidez, plazan egingo dute. Soinuak, birziklapena, ikasketak eta entretenimendua uztartuko ditu han Trakamatrakak (Jon Urrutia), etxeko txikienei zuzendutako saio berezi batean.

Esan bezala, food truck zerbitzua ere egongo da Gararocken, eta sarrera doakoa izango da.