Albisteak

Musika, Euskal Herrian

Proposamen deigarriak dakartza kontzertuen agendak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Skabidean, Ze Esatek!, Josetxu Piperrak, La Jodedera, Doctor Deseo, Berri Txarrak, La Furia, 2ZIO, Anita Parker eta La Basu arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Ostiralean, Audience, Crim eta Txapito Guzman & Ibarrako Langostinuek gonbidatuko dituzte Abadiñora.

Gainerako hitzordu garrantzitsuenak Gipuzkoan iragarri dituzte: The Cherry Boppers, Bergaran; Herenegun eta Ze Esatek!, Donostian; K.O. Etiliko eta Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Pasaian, eta La Jodedera eta Bide Batez, Zestoan.

LARUNBATA

Barakaldok Berri Txarraken bisita jasoko du lau hilabete geroago. Kasu honetan, herriko plazan joko du talde nafarrak, eta dohainik gozatu ahalko dute zaleek horren musikarekin.

Zornotzan ere indartsu abiatuko dituzte jaiak, Doctor Deseoren erritmora. Giro lasaiagoa nahi dutenek Eako Eskolondo arkupera joatea dute, Miceren kantuekin gozatzeko.

Donostian egingo dugu larunbateko hurrengo geldialdia, Anita Parker, Rock Kam Broom, La Furia, Tremenda Jauria eta Pelax igoko baitira oholtzara Grosen eta Añorgan. Zestoan ere izango da zer entzun, 2ZIOren, Xutiken eta DJ Bullen eskutik.

Bukatzeko, aipatu beharra dago Iruñean sanferminak agurtuko dituztela larunbatean, Anita Parker, Koban, Vertigo Rising eta DJ Jotatxo lagun. Gasteizen ere festak dituzte Zabalgana auzoan. En Tol Sarmiento, Guda Dantza eta DJ Loro aterako dira oholtzara Arabako hiriburuko aipatu auzoan.

IGANDEA

Igandean, eMe eta Oier Guillan eta La Basu arituko dira Ean.