Albisteak

Kontzertua

Twenty One Pilots Barakaldon arituko da 2019ko martxoan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Uztailaren 20an jarriko dituzte sarrerak salgai, 10:00etan, livenation.es eta ticketmaster.es webguneetan, baita Ticketmaster sarean ere.

Tyler Joseph eta Josh Dun kideek osatzen dute Twenty One Pilots bikotea, eta estreinakoz arituko da Espainiako Estatuan. Hain zuzen, Barakaldoko BEC erakustazoka bisitatuko dute 2019ko martxoaren 15ean eta Madrilen izango dira egun bat geroago.

Kontzertu horietan, Trench diskoa aurkeztuko dute, “The Bandido Tour” biraren baitan.

Sarrerak

Uztailaren 20an jarriko dituzte sarrerak salgai, 10:00etan, livenation.es eta ticketmaster.es webguneetan, baita Ticketmaster sarean ere.