Albisteak

Abuztuaren 10etik 18ra

Vendetta eta Iseo & Dodosound arituko dira Gernikako jaietan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

The Riff Truckers, Tximeleta, Backbone, Leihotikan, Oxabi, Raimundo Amador, Ezten Giro, Ilargi Beltza eta Hibai ere igoko dira taula gainera abuztuaren 10etik aurrera.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte San Roke jaiak Gernika-Lumon, baina aurretik Lurgorri auzoko festekin emango diote hasiera jai-giroari Bizkaiko aipatu udalerrian.

Hain zuzen ere, abuztuaren 10ean ekingo diete Lurgorriko jaiei, Puro Relajo taldearen musikarekin. Egun bat geroago, The Riff Truckers, Vendetta eta Tximeleta arituko dira toki berean.

Hilaren 14tik aurrera, berriz, San Juan Ibarra plazan egingo dituzte kontzertuak. Hala, lehenengo egun horretan, Backbone, Leihotikan, Oxabi eta Sonido de Mexico izango dira oholtzan protagonista.

Hurrengo egunerako, Tooth, The Real Mackenzies eta Oihan Vega iragarri dituzte, eta Raimundo Amador, Ezten Giro eta Ilargi Beltza gonbidatu dituzte abuztuaren 16rako.

Azken bi egunetan ere ez da musikarik faltako. Batetik, Laukatu, Iseo & Dodosound with The Mousehunters eta Urrats aterako dira agertokira, hilaren 17an, eta, bestetik, Hibaik itxiko du kontzertuen egitaraua, festetako azken egunean.

GERNIKAKO JAIAK EGITARAUA