Albisteak

Urriaren 26an eta 27an

Fever Ray eta José González BIME Live jaialdian egongo dira

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Sun Kil Moon, John Maus eta Kornel Kovacks ere arituko dira urriaren 26an eta 27an BEC erakustazokan. Uztailaren 18ra arte 60 euroan (+ banaketa gastuak) egongo dira eskuragarri bi eguneko bonuak.

  • José González, Bilbao BBK Live 2016. Argazkia: Tom Hagen

    José González, Bilbao BBK Live 2016. Argazkia: Tom Hagen

Urriaren 26an eta 27an Barakaldoko BEC erakustazokan egingo duten BIME Live jaialdiak hainbat talderen emanaldiak iragarri berri ditu. Fever Ray, José González, Sun Kil Moon, John Maus eta Kornel Kovacks dira, hain zuzen, azken orduan baieztatu dituzten artistak. Orain arte, besteak beste, Aphex Twin, MGMT, Editors eta Nina Kravitz zeuden lotuta.

Fever Ray

Karen Dreijeren bakarkako proiektua da Fever Ray. Iaz, Plunge estudioko bigarren diskoa argitaratu zuen. Musika adituen artean kritika oso onak jaso zituen lan horrek. Gainera, artista suediarraren zuzenekoak jai elektroniko bihurtzen dira aldiro, maskarak, mozorroak eta argiztapen berezia erabiltzen dituelako, batik bat. Abestiei dagokienez, mezu politikoak eta feministak dituzte oinarri.

José González

Jatorri argentinarra badu ere, Suedian jaio zen José González. Hiru disko argitaratu ditu orain arte, eta indie folk estiloari heltzen dio bere kantuetan.

Sun Kil Moon

Sun Kil Moonen folk rock musikak ere izango du lekurik BIME Live jaialdian. Bere ibilbidean kaleratutako zortzi diskoetako abesti arrakastatsuenak taularatuko ditu BECen.

John Maus

Ausardiak egiten du berezi John Maus, izan ere, geroz eta disko eta bira ausartagoak egiten ditu berak. Addendum da Mausek argitaratutako azken proiektua.

Kornél Kovács

Hamalau urte zituela barneratu zen musika munduan Kornél Kovaács. Garai hartan, disko-jartzaile ezaguna zen Suedian.

Orain arte iragarritako kontzertuak

APHEX TWIN
MGMT
FEVER RAY
EDITORS
JON HOPKINS LIVE
SLOWDIVE
STEPHEN MALKMUS & THE JICKS
JOSÉ GONZÁLEZ
BELAKO
KURT VILE & THE VIOLATORS
UNKNOWN MORTAL ORCHESTRA
JOHN MAUS
SUN KIL MOON
DAMIEN JURADO
IONNALEE
ROLLING BLACKOUTS COASTAL FEVER
VULK
THE MAGIC GANG
ELENA SETIÉN

Gaua

NINA KRAVIZ
DANIEL AVERY
KORNÉL KOVÁCS
MUMDANCE
C.P.I.
ALAIN ELEKTRONISCHE

Sarrerak

Uztailaren 18ra arte (egun hori barne) 60 euroan (+ banaketa gastuak) egongo dira eskuragarri bi eguneko bonuak.