Albisteak

Azaroan, Gasteizen

NOFX talde estatubatuarra, Gasteiz Calling jaialdian kartelburu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Dead To Me, Rat-Zinger, Soziedad Alkoholika, The Boys, Nations on Fire, Bad Co. Project eta XXL taldeen kontzertuak ere gehitu dituzte egitaraura.

  • Gasteiz Calling 2018

    Gasteiz Calling 2018

Azaroaren 9an eta 10ean egingo dute Gasteiz Calling jaialdia. Antolatzaileek duela aste batzuk baieztatu zituzten Arabako hiriburuko jaialdi ezagunean arituko diren talde batzuen izenak, eta gaur bertan itxitzat eman dute edizio honetako egitaraua, besteak beste, NOFX taldearen iragarpenarekin.

Esan bezala, hamaika talderen emanaldiak iragarri zituzten lehenik. Gaur, berriz, beste zortzi artista gehitu dituzte egitaraura: Dead To Me, Rat-Zinger, Soziedad Alkoholika, The Boys, Nations on Fire, Bad Co. Project eta XXL, hain zuzen ere.

Sarrerak

Uztailaren 18ra arte eskaintza berezia egingo dute. Egun horretatik aurrera, 64 euroko (+ banaketa gastuak) prezioa izango dute bonuek.

Sarrerak Gasteiz Calling jaialdiaren webgunean eros daitezke.