Albisteak

Bira

Su Ta Gar taldeak bost kontzertu emango ditu hurrengo bi hilabeteetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 15era arteko hitzorduak iragarri dituzte eta, besteak beste, Barakaldo, Mutriku, Erromo, Tafalla eta Karrantza harrapatuko dituzte hurrengo asteetan.

Agertokitik jaitsi gabe dabiltza Su Ta Gar taldekoak uda honetan, eta badirudi ez dutela, oraingoz behintzat, atsedenaldirik hartzeko asmorik.

Izan ere, azken orduotan iragarri dute hurrengo bi hilabeteetan gutxienez bost zuzeneko emango dituztela; lehena, Barakaldon, ostiral honetan.

Gainera, uztailaren 24an Mutrikun arituko dira, 23:00etatik aurrera, eta Erromoko txosnetako oholtzan izango dute abuztuko lehenengo hitzordua, hilaren 4an. Aipatutakoa, ostera, ez da datorren hilabeteko kontzertu bakarra izango, hilaren 17an Tafallan joko baitute.

Bukatzeko, Karrantza bisitatuko du talde eibartarrak irailaren 15ean.