Albisteak

Disko berria

Kerobia taldeko Xabi Bandini bakarka arituko da aurrerantzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Udazkenean kaleratuko du disko berria Bandinik. Estreinakoz, bakarkako ibilbidea hartuko du Kerobiako kantari ohiak.

  • 9:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

2014ko uztailean eman genuen albistea: "Kerobia taldeak agertokiak uztea erabaki du". Hamahiru urteko ibilbidearen ondoren, taldekideek bukatutzat eman zuten Kerobiaren ibilbidea.

Gerora iritsi zen Xabi Bandini eta Alberto Isaba taldekideen Anticontinente proiektua, eta badirudi udazkenera begira, disko berria argitaratuko duela Kerobia taldeko abeslari ohiak. Kasu honetan, ostera, bakarka arituko da Bandini, berori bizi den 29 metro karratuko pisuan sortutako abesti eta melodiei itxura eman nahian edo. Izan ere, orain arte egindako kantu horiek bere blogean bildu ditu, eta Gor diskoetxetik jakitera eman dutenez, udazkenean argitaratuko du diskoa.

'Dida Fresh'en azaldu duenez, "hunkigarria ari da izaten". Gainera, aurreratu duenez "gauza goxoago bat izango da".

Etxean grabatutako abesti horiek pertsonalak eta barru-barrutik era naturalean ateratakoak dira. Ikusiko da, beraz, zer dakarren gaur egun Madrilen bizi den musikari euskaldunak.