Albisteak

ABUZTUAREN 18TIK 25ERA

Musika estilo ezberdinez gozatzeko aukera egongo da 'Bertako Pop Rock'en

EITB.EUS

Bilboko Aste Nagusiaren barruan ospatuko da jaialdi hau Bilborocken. Maren, Aizkorak Zorroztu, Negracalavera, XATIRO, Moikave eta Valkyria arituko dira, besteak beste. Sarrera doanekoa izango da.

  • Maren Alonso

    Maren Alonso

Beste urte batez, 33. ‘Bertako Pop Rocka - Pop Rock Local’ ekitaldia antolatu du Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusiaren barruan. 16 talde bizkaitarrek hartuko dute parte Bilborocken abuztuaren 18tik 25era ospatuko den jaialdian. Egun bakoitzean bi talde igoko dira oholtzara; lehena 20:00etan eta bigarrena, berriz, 21:00etan. Sarrera librea izango da aretoa bete arte.

Musika estilo eta talde ezberdinez gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Abuztuaren 18an, esaterako, rock eta stoner doinuak izango dira entzungai Negracalavera eta Wicked Wizzard taldeen eskutik. Maren bakarlaria ere bertan izango da, baina 20an. Indie-rock estiloa izango da nagusi hurrengo egunean. Aurtengo Maketa Lehiaketako finalean egon zen Aizkora Zorroztu bandak ere izango du musika jotzeko aukera, abuztuaren 23an. Datozen egunetan, hard-rocka, blues estiloa, metala eta fusioa izango dira protagonista, besteak beste.

Ekitaldi honekin Bizkaiko talde gazte eta talde ez ezagunei laguntza eman nahi die Bilboko Udalak. Aukeratu dituzten 16 taldetatik 13 bilbotarrak dira; besteak, berriz, Uribe-Kostakoak, Durangaldekoak eta Gernika-Lumokoak.

Emakumezkoen presentzia ere nabaria da kartelean, guztira 13 emakume baitira proiektuen buru. Halaber, lau taldek erabiltzen dute bakarrik euskara euren letretan.

Hauxe da 33. ‘Bertako Pop Rocka – Pop Rock Local’ erakustaldiaren egitaraua:

ABUZTUAK 18

Negracalavera

Wicked Wizzard

ABUZTUAK 19

Moikave

Dudu Ouchen

ABUZTUAK 20

Maren

Debajo del Paraguas

ABUZTUAK 21

Yo Gerard

XATIRO

ABUZTUAK 22

Nevadah

Free The Wheel

ABUZTUAK 23

Mushkum

Aizkorak Zorroztu & The Mia Wallace Band

ABUZTUAK 24

Valkyria

Hex

ABUZTUAK 25

Black Ocean Witness

Gudazaleak