Albisteak

BITXIKERIA

David Bowiek 1963an grabatutako lehen maketa aurkitu dute

EITB.EUS

The Konrads taldeko kide zen Bowie 16 urterekin. Talde horretako bateria-jotzaile ohiak aurkitu du maketa etxe-aldaketa egiten ari zela.

  • David Bowie

    David Bowie

David Bowiek 1963an grabatu zuen lehenengo maketa aurkitu du David Hadfieldek, The Konrads taldeko bateria-jotzaile ohiak.

David Bowiek bere ibilbide profresionala hasi baino lehen, beste talde batzuetan eman zituen lehen urratsak David Jones bezala. Horietako bat The Konrards zen eta bertako partaide zen 16 urterekin.

Hadfield etxe-aldaketa egiten ari zen unean ohartu da ogiaren saskian The Konrads taldearen maketa bat zegoela. Maketa horretan Bowie ‘I Never Dreamed’ abesten entzun daiteke. Maketaz gain, taldearen argazkiak, dokumentuak eta gutunak agertu dira, besteak beste.

Bateria-jotzaile ohiak esan duenez 16 urterekin grabatu zuen abesti hori Bowiek. Gainera, “nik erabaki nuen David zela pertsona aproposena abesti hori ondo abestu eta interpretatzeko”.

The Guardian egunkariak argitaratu duenez, maketa hori 10.000 libragatik saltzea espero da.