Albisteak

BIRA

Esne Beltzak hiru kontzertu eskainiko ditu Japonian, aste honetan

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Esne Beltza iritsi da Japoniara eta uztailaren 25etik 29ra hiru kontzertu eskainiko ditu. Horietako bat, Fuji Rock Festival jaialdian.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Esne Beltza taldeko kideek astelehenean hartu zuten Japoniarako bidea eta sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, iritsi dira jada.

Hiru emanaldi eskainiko dituzte bertan, uztailaren 25ean hasi eta 29ra arte. Lehenengo geldialdia Tokioko Shibuya auzoan egingo dute, uztailaren 25ean.

Fuji Rock Festivala ospatuko dute Japonian uztailaren 27tik 29ra. Bertan izango dira Esne Beltza taldekoak, larunbatean, uztailaren 28an. Talde euskaldunaz gain, Kendrick Lamar, Bob Dylan, Vampire Weekend, Chvrches, Skrillex, N.E.R.D eta Post Malone bezalako taldeak igoko dira jaialdi horretako oholtzara.

FUJI ROCK FESTIVAL

Euskal Herrira itzuli baino lehen, Okinawa Uhartean zuzenean jotzeko aukera izango dute, uztailaren 29an, Xabi Solano eta gainerakoek.