Albisteak

IRAILAREN 14 ETA 15EAN

Berri Txarrak, C. Tangana eta La M.O.D.A. arituko dira Donostia Festibala jaialdian

EITB.EUS

Gazteak antolatutako DJ Lehiaketan entzuleen saria irabazi zuen Egoitz Polas ere izango da Donostian. Deus Ez, Pussy Riot eta Kase. O ere bertan izango dira.

  • Berri Txarrak

    Berri Txarrak

Hemen da Donostia Festibala jaialdia. Musikak ez du etenik izango datozen ostiralean eta larunbatean Donostiako Hipodromoan.

Egun bakoitzean hiru agertoki egongo dira. Kase.O eta C Tangana Keler oholtzan egongo dira, ostiralean, irailaren 14an. Cala Ventok eta Nathy Pelusok, aldiz, egun berean eskainiko dute kontzertua, baina Thunder Bitchen. Egun eta gune berean egongo da Mueveloreina taldea, Carolina Durantek bere emanaldia bertan behera utzi ostean.

Lehenengo egunean, disko-jartzaileak ere ez dira faltako, baina horiek Dabadaba girotzeaz arduratuko dira. Bertan izango da Egoitz Polas, Gazteako DJ Lehiaketaren entzuleen sariaren irabazlea.

Larunbatean ere izango da festarik. Kartelburu den Berri Txarrak Keler agertokian arituko da, eta La M.O.D.A. eta Riot Propaganda, Thunder Bitchen. Azken egun honetan ere, disko-jartzaileek ere izango dute euren lekua, baina Bukowskin.

Sarrerei dagokienez, egun bateko sarrera edo bi eguneko bonua eros daiteke. Bonuak 52 euro balio ditu, eta eguneko sarrerak, 28 euro, eta Donostia Festibala jaialdiaren webgunean daude eskuragarri.

Honela geratzen da 2018ko Donostia Festibala jaialdiaren egutegia:

IRAILAK 14, OSTIRALA

KELER

19:10 THE YOUNG WAIT
20:45 NIÑO DE ELCHE
22:50 KASE.O
01:10 C. TANGANA

 

THUNDER BITCH

18:30 ALBERT CAVALIER
19:55 CALA VENTO
21:55 MUEVELOREINA
00:15 NATHY PELUSO

 

DABADABA

18:25 LESTER Y ELIZA
20:00 BETACAM
21:55 PET FENNEC

22:55 EGOITZ POLAS
00:00 MANCI DJ
02:00 ALVVA DJ
04:00 TELMO TRENOR DJ

 

FNAC

20:45 JUAN VALLS

 

IRAILAK 15, LARUNBATA

KELER

19:10 ANE LEUX
20:45 NO AGE
23:05 PUSSY RIOT
01:30 BERRI TXARRAK

 

THUNDER BITCH

18:30 LOS BRACCO
19:55 LA LUZ
21:55 LA M.O.D.A.
00:15 RIOT PROPAGANDA

 

BUKOWSKI

18:25 PELAX
20:00 LIHER
21:55 SEÑOR NO
00:00 DJ ZUAITZ
02:00 FLANK SINNATTA DJ
04:00 BLAMI DJ

 

FNAC

20:45 DEUS EZ